Multilingual Scriptures Home » Basque New Testament 1571 » 3 John
Basque New Testament 1571 | ||
Chapter # | Verse # | Verse Detail |
1 | 1 | ANCIANOAC Gayo maite nic eguiazqui on daritzadanari. |
1 | 2 | Maiteá, desiratzen diat gauça gucietan prospera deçán, eta sendo aicén, hire arimá prospero den beçala. |
1 | 3 | Ecen alegueratu içan nauc haguitz ethorri içan diradenean anayeac eta testificatu vkan dutenean hire integritateaz, nola integroqui ebilten baitaiz. |
1 | 4 | Haur baino bozcario handiagoric eztiát, cein baita, ençuten dudanean ene haourrac integroqui dabiltzala. |
1 | 5 | Maiteá, fidelqui eguiten duc cer-ere eguiten baituc anayetara eta estrangeretara. |
1 | 6 | Ceinéc testificatu vkan baituté hire charitateaz Eliçaren presentián: hec baldin guida baditzac Iaincoari dagocan beçala, vngui daidiquec. |
1 | 7 | Ecen haren icenagatic partitu içan dituc, deus hartzen etzutela Gentiletaric. |
1 | 8 | Guc beraz behar citiagu recebitu halacoac, eguiá aiuta deçagunçát. |
1 | 9 | Scribatu diarocát Eliçari: baina hayén artean lehen içan aiher denac, Diotrephesec ezguiaitic recebitzen. |
1 | 10 | Halacotz, baldin ethor banadi aippaturen citiat harc eguiten dituen obrác, elhe gaichtoz dadassala gure contra: eta hauçaz ez contentez, eztitic berac anayeac recebitzen, eta recebitu nahi dituztenac empatchatzen citic eta Eliçatic egoizten. |
1 | 11 | Maiteá, ezteçála imita gaitza, baina ona: vngui eguiten duena, Iaincoaganic duc: baina gaizqui eguiten duenac eztic ikussi Iaincoa. |
1 | 12 | Demetrioz guciéc testificatzen dié, eta eguiac berac-ere: baina guc-ere testificatzen diagu, eta eçagutu vkan duçue ecen gure testificationea eguiazco dela. |
1 | 13 | Banián anhitz gauça scribatzecoric, baina eztrauát tintaz eta hegatsez scribatu nahi. |
1 | 14 | Baina sperança diát sarri ikussiren audala, eta ahoz aho minçaturen garela. |
1 | 15 | Baquea dela hirequin. Salutatzen auté adisquidéc. Salutaitzac adisquideac icenguilatuqui. |