Share this page:  
 

Multilingual Scriptures

(Compare books in 2 different language versions of your choice)

Comparison Search:

Select Language version and font:
You can only select max. of two versions.
Book:
Chapter:
Verse:
---------
From: To:

Free Search:

Select Language version and font:
Enter search text:

Multilingual Scriptures Home » Basque New Testament 1571 » 2 John

Basque New Testament 1571
Chapter # Verse # Verse Detail
11ANCIANOAC andre elegituari, eta haren haourrey, cein nic eguiaz maite baititut, eta ez nic neurorrec solament, baina eguiá eçagutu vkan duten guciéc-ere:
12Gutan dagoen eta seculacotz gurequin içanen den eguiaren causaz:
13Gratia, misericordia, baquea dela çuequin Iainco Aitaganic, eta Aitaren Seme Iesus Christ Iaunaganic, eguiarequin eta charitaterequin.
14Alegueratu içan naun haguitz, ceren eriden dudan hire haourretaric eguián dabiltzala, manamendu recebitu vkan dugun beçala Aitaganic.
15Eta orain othoitz eguiten draunat, andreá, ez manamendu berriric scribatzen banaraun beçala, baina hatseandanic vkan duguna, elkarri on daritzogun.
16Eta haur da charitatea, ebil gaitecen haren manamenduén araura: haur da manamendua hatseandanic ençun vkan duçuen beçala, hartan ebil çaitezten.
17Ecen anhitz abusari sarthu içan da mundura, ceinéc ezpaitute confessatzen Iesus Christ haraguitan ethorri içan dela: halacoa abusari da eta Antechrist.
18Gogoauçue çuen buruètara, gal eztitzaguncát eguin ditugun gauçác, baina sari bethea recebi deçagunçát.
19Norc-ere iragaiten baitu, eta ezpaita egoiten Christen doctrinán, Iaincoa eztu: Christen doctrinán egoiten denac Aita eta Semea baditu.
110Baldin cembeit ethorten bada çuetara, eta doctrina haur ezpaitu ekarten, hura ezteçaçuela recebi etchera, ezeta saluta.
111Ecen hura salutatzen duenac communicatzen du haren obra gaichtoequin.
112Anhitz gauça banuen-ere çuey scribatzecoric, eztitut paperez eta tintaz scribatu nahi vkan, baina sperança dut ethorriren naicela çuetara eta ahoz aho minçaturen, gure bozcarioa complitua dençát.
113Hire ahizpa elegituaren haourréc salutatzen auté.