Share this page:  
 

Multilingual Scriptures

(Compare books in 2 different language versions of your choice)

Comparison Search:

Select Language version and font:
You can only select max. of two versions.
Book:
Chapter:
Verse:
---------
From: To:

Free Search:

Select Language version and font:
Enter search text:

Multilingual Scriptures Home » Basque New Testament 1571 » 1 John

Basque New Testament 1571
Chapter # Verse # Verse Detail
11HATSEAN-DANIC cena, ençun vkan duguna, gure beguiéz ikussi vkan duguna, contemplatu vkan duguna, eta gure escuéc hunqui vkan dutena vicitzeco Hitzaz.
12(Ecen vicitzea manifestatu içan da, eta ikussi vkan dugu, eta testificatzen dugu eta denuntiatzen drauçuegu vicitze eternala, cein baitzén Aita baithan, eta aguertu içan baitzaicu.)
13Eta ikussi eta ençun vkan duguna, diot, denuntiatzen drauçuegula, cuec-ere communione duçuençát gurequin, eta gure communionea da Aitarequin eta Iesus Christ haren Semearequin.
14Eta gauça hauc scribatzen drauzquiçuegu çuen bozcarioa compli dadinçát.
15Haur da bada harenganic ençun vkan dugun mandatalgoa eta denuntiátzen drauçueguna, Ecen Iaincoa dela arguia, eta ilhumberic batre hura baithan eztela.
16Baldin erran badeçagu ecen communione dugula harequin, eta ilhumbean bagabiltza, gueçurra erraiten dugu, eta eztugu eguiten eguiá.
17Baina baldin arguian bagabiltza, hura arguian den beçala, communione dugu elkarrequin harequin batean, eta Iesus Christ haren Semearen odolac purgatzen gaitu bekatu orotaric.
18Baldin erran badeçagu ecen bekaturic eztugula, gure buruäc seducitzen ditugu, eta eguiá gutan ezta.
19Baldin confessa baditzagu gure bekatuac, fidel da eta iusto, guri gure bekatuén barkatzeco, eta iniquitate orotaric gure purgatzeco.
110Baldin erran badeçagu ecen eztugula bekaturic eguin: gueçurti eguiten dugu hura, eta haren hitza ezta gutan.
21Ene haourtoác, gauça hauc scribatzen drauzquiçuet, bekaturic eztaguiçuençát: eta baldin cembeitec eguin badu bekaturic, badugu aduocatbat Aita baithara, Iesus Christ iustoa.
22Eta hura da appoinctamendua gure bekatuacgatic, eta ez gureacgatic solament, baina mundu guciarenacgatic-ere
23Eta hunetan daquigu ecen hura eçagutu dugula, baldin haren manamenduac beguira baditzagu.
24Norc erraiten baitu, Eçagutu dut hura: eta haren manamenduac ezpaititu beguiratzen, gueçurti da, eta eguiá ezta hura baithan:
25Baina norc beguiratzen baitu haren hitza eguiazqui hura baithan Iaincoaren amorioa complitu da: huneçaz daquigu ecen hura baithan garela.
26Norc erraiten baitu hura baithan dagoela, behar du, nola hura ebili baita, hala hainac-ere ebili
27Anayeác, eztrauçuet manamendu berribat scribatzen, baina manamendu çahar hatseandanic vkan duçuena: manamendu çaharra hatseandanic ençun vkan duçuen hitza da.
28Berçalde manamendu berribat scribatzen drauçuet, cein baita eguiazco hartan eta çuetan: ceren ilhumbea iragan baita, eta eguiazco arguiac ia eguiten baitu argui.
29Norc erraiten baitu ecen arguian dela, eta bere anayeri gaitz baitaritzá hura ilhumbean da oraindrano .
210Bere anayeri on daritzana arguian dago, eta scandaloric ezta hura baithan.
211Baina bere anayeri gaitz daritzana, ilhumbean da, eta ilhumbean dabila, eta eztaqui norát ioaiten den: ecen ilhumbeac haren beguiac itsutu vkan ditu.
212Scribatzen drauçuet, haourtoác, ceren çuen bekatuac barkatu baitzaizquiçue haren icenagatic.
213Scribatzen drauçuet, aitác, ceren eçagutu baituçue hatsean-danic dena. Scribatzen drauçuet, gazteác, ceren gaichtoari garaithu baitzaizquiote. Scribatzen drauçuet, haour chipiác, ceren eçagutu vkan baituçue Aita.
214Scribatu vkan drauçuet, aitác, ceren eçagutu baituçue hatsean-danic dena. Scribatu drauçuet, gazteác, ceren borthitz baitzarete, eta Iaincoaren hitza çuetan egoiten baita, eta gaichtoari garaithu baitzaizquiote.
215Eztuçuela maite mundua, ez munduco gauçác: baldin cembeitec maite badu mundua, ezta Aitaren amorioa hura baithan.
216Ecen munduan den gauça gucia (hala nola, haraguiaren guthiciá, eta beguien guthiciá, eta vicitzearen arrogantiá) ezta Aitaganic baina da munduaganic.
217Eta mundua iragaiten da, eta haren guthiciá, baina Iaincoaren vorondatea eguiten duena dago seculacotz.
218Haourtoác, azquen dembora da: eta nola ençun vkan baituçue ecen Antechrist ethorteco dela, oraindanic-ere Antechristac anhitz dirade: nondic baitaquigu ecen azquen demborá dela.
219Gure artetic ilki içan dirade baina etziraden gutaric: ecen baldin gutaric içan balirade, gurequin egon ciratequeen: baina haur eguin içan da manifesta ledinçát ecen guciac eztiradela gutaric.
220Baina çuec baduçue vnctionea Sainduaganic, eta eçagutzen dituçue gauça guciac.
221Eztrauçuet scribatu vkan, eguiá eçagutzen eztuçuelacotz: aitzitic ceren hura eçagutzen duçuen, eta gueçurric batre ezpaita eguiatic.
222Nor da gueçurti, Iesus dela Christ vkatzen duena baicen? hura da Antechrist, ceinec Aita eta Semea vkatzen baititu.
223Norc-ere vkatzen baitu Semea, harc Aita-ere eztu: norc-ere aithortzen baitu Semea, harc Aita-ere badu.
224Beraz hatsean-danic ençun vkan duçuena çuetan hego: ecen baldin çuetan badago hatseandanic ençun vkan duçuena, çuec-ere Semea baithan eta Aita baithan egonen çarete.
225Eta haur da berac guri promettatu draucun promessa, baita, vicitze eternala.
226Gauça hauc scribatzen drauzquiçuet, çuec seducitzen çaituztenéz.
227Baina harenganic recebitu vkan duçuen vnctionea dago çuetan, eta eztuçue mengoaric nehorc iracats çaitzaten: baina vnctione berac gauça guciéz iracasten çaituzten beçala, eta eguiati da, eta ezta gueçurti: eta vnctioneac iracatsi çaituzten beçala, hartan egonen çarete.
228Orain bada, ene haourtoác, çaudete hartan: aguer dadinean assegurança dugunçát, eta haren aitzinean confus ezgarençát haren aduenimenduan.
229Baldin badaquiçue ecen hura iusto dela, iaquiçue ecen norc-ere iustitia eguiten baitu, hura harenganic iayo dela.
31Ikussaçue nolaco charitatea guri eman draucun Aitac, baita, Iaincoaren haur deitha gaitecen: halacotz munduac ezgaitu eçagutzen, ceren ezpaitu hura eçagutzen.
32Maiteác, orain Iaincoaren haour gara, baina oraino ezta aguertu içanen garena: badaquigu ordea ecen hura aguer dadinean, hura irudico dugula: ecen den beçala ikussiren duquegu hura.
33Eta norc-ere sperança haur baitu hura baithan, purificatzen du bere buruä, hura-ere pur den beçala.
34Norc-ere bekatu eguiten baitu, Leguearen contra-ere eguiten du: eta bekatua da Leguearen contra dena.
35Eta badaquiçue ecen hura aguertu içan dela gure bekatuac ken litzançát, eta bekaturic hura baithan eztela.
36Hura baithan egoiten denec eztu bekaturic eguiten: norc-ere bekatu eguiten baitu, eztu ikussi hura, eta eztu eçagutu hura.
37Haourtoác, nehorc seduci etzaitzatela: iustitia eguiten duena, iusto da, hura iusto den beçala.
38Bekatu eguiten duena, deabruaganic da: ecen hatseandanic deabruac bekatu eguiten du: hunetacotz aguertu içan da Iaincoaren Semea, deseguin litzançát deabruaren obrác.
39Nor-ere iayo içan baita Iaincoaganic, harc bekaturic eztu eguiten: ecen haren hacia haina baithan dago, eta ecin daidi bekaturic, ceren Iaincoaganic iayo içan baita.
310Hunetan agueri dirade Iaincoaren haourrac eta deabruaren haourrac: norc-ere iustitia ezpaitu eguiten, eta ezpaitu bere anayea onhesten hura ezta Iaincoaganic.
311Ecen haur da hatseandanic ençun vkan duçuen mandatalgoá, Elkarri on eritzi dieçogun.
312Ez Cainec beçala, cein baitzén Gaichtoaganic, eta ceinec hil baitzuen bere anayea. Eta cergatic hil vkan çuen? ceren haren obrác gaichto baitziraden, eta haren anayearenac iusto.
313Ene anayeác, ezteçaçuela mirets baldin çuey gaitz badaritzue munduac.
314Guc badaquigu ecen iragan garela heriotic vicitzera, ecen on dariztegu anayey: anayeari on eztaritzana, herioan dago.
315Norc-ere gaitz baitaritza bere anayeri hura guicerhaile da: eta badaquiçue guicerhailec batec-ere eztuela vicitze eternal bere baithan dagoena.
316Hunetan eçagutu vkan dugu charitatea, ceren harc bere vicia guregatic eçarri vkan baitu, guc-ere beraz gure viciac anayeacgatic eçarri behar ditugu.
317Bada norc vkanen baituque munduco onetaric, eta ikussiren baituque haren anayeac necessitate duqueela eta ertsiren baitrautza bere halsarrac, nolatan Iaincoaren charitatea egoiten da hura baithan?
318Ene haourtoác, ezteçagula on eritzi hitzez ezeta mihiz, baina obraz eta eguiaz:
319Eta hunetan eçagutzen dugu ecen eguiatic garela, eta haren aitzinean seguraturen ditugu gure bihotzac.
320Ecen baldin condemna baguitza gure bihotzac, handiago da Iaincoa gure bihotza baino, eta eçagutzen ditu gauça guciac.
321Maiteác, baldin gure bihotzac condemnatzen ezpagaitu, segurança dugu Iaincoa baithan.
322Eta ceren-ere esca bagaitez, recebitzen dugu harenganic: ecen haren manamenduac beguiratzen ditugu, eta haren aitzinean placént diraden gauçác eguiten ditugu.
323Eta haur da haren manamendua, Sinhets deçagun Iesus Christ haren Semearen icenean, eta elkarri on daritzogun, manamendu eman dracun beçala.
324Eta haren manamenduac beguiratzen dituena, hura baithan egoiten da, eta hura haina baithan: eta huneçaz eçagutzen dugu ecen hura egoiten dela gutan, da iaquiteco, eman vkan draucun Spirituaz.
41Maiteác, spiritu gucia ezteçaçuela sinhets, baina phorogaitzaçue spirituac eya Iaincoaganic diradenez: ecen anhitz propheta falsu ethorri içan dirade mundura.
42Hunetan eçagut eçaçue Iaincoaren Spiritua. Iesus Christ haraguitara ethorri dela confessatzen duen spiritu gucia, Iaincoaganic da.
43Eta cein-ere spirituc ezpaitu confessatzen Iesus Christ haraguitara ethorri içan dela hura ezta Iaincoaganic: eta halaco spiritua Antechristena da, ceinez minçatzen ençun vkan baituçue, ecen ethorteco dela, eta ia orain munduan da.
44Haourtoác, çuec Iaincoaganic çarete, eta garaithu çaizte hæy: ecen handiago da çuetan dena, ecen ez munduan dena.
45Hec mundutic dirade, halacotz munduaz minço dirade, eta mundua hæy behatzen çaye.
46Gu Iaincoaganic gara: Iaincoa eçagutzen duena, guri behatzen çaicu: Iaincoaganic eztena guri etzaicu behatzen: hunetan eçagutzen dugu eguiazco Spiritua, eta errorezco spiritua.
47Maiteác, elkarri on eritzi dieçogun: ecen charitatea Iaincoaganic da: eta norc-ere onhesten baitu, hura Iaincoagaoic iayo da, eta eçagutzen du Iaincoa.
48Onhesten eztuenac, eztu eçagutzen Iaincoa: ecen Iaincoa charitate da.
49Hunetan manifestatu içan da Iaincoaren gureganaco charitatea, ceren bere Seme bakoitza igorri vkan baitu Iaincoac mundura, harçaz vici garençát.
410Hunetan da charitatea, ez ceren guc onhetsi dugun Iaincoa, baina ceren harc onhetsi baiquaitu gu, eta igorri vkan baitu bere Semea gure bekatuacgatic appoinctamendu licençát.
411Maiteac, baldin hunela Iaincoac onhetsi baiquaitu, guc-ere behar dugu elkar onhetsi.
412Iaincoa eztu nehorc ikussi egundano: baldin elkar maite badugu Iaincoa gutan dago, eta haren charitatea complitu da gutan.
413Hunetan eçagutzen dugu ecen hartan egoiten garela, eta hura gutan, ceren bere Spiritutic eman baitraucu.
414Eta guc ikussi vkan dugu, eta testificatzen dugu ecen Aitác igorri vkan duela Semea munduaren Saluadore içateco.
415Norc-ere confessaturen baitu ecen Iesus dela Iaincoaren Semea, Iaincoa hura baithan dago, eta hura Iaincoa baithan.
416Eta guc eçagutu eta sinhetsi dugu Iaincoac guregana duen charitatea. Iaincoa charitate da: eta charitatean egoiten dena, Iainco baithan egoiten da, eta Iaincoa hura baithan.
417Huneçaz complitu içan da charitatea guregana, iudicioco egunean segurança dugunçát, ceren hura den beçalaco baicara gu-ere mundu hunetan.
418Beldurric ezta charitatean: aitzitic charitate perfectoac campora egoizten du beldurra: ecen beldurrac tormenta du: eta beldur dena ezta complitua charitatean.
419Guc hari on daritzagu, ceren harc lehenic onhetsi baiquaitu gu.
420Baldin nehorc erran badeça, Maite dut Iaincoa: eta bere anayeari gaitz badaritza: gueçurti da: ecen bere anaye dacussana maite eztuenac, ikusten eztuen Iaincoa nola maite ahal duque?
421Eta manamendu haur dugu harenganic, Iaincoa maite duenac, maite duen bere anayea-ere.
51Norc-ere sinhesten baitu ecen Iesus dela Christ hura Iaincoaganic iayoa da: eta norc-ere on baitaritzá engendratu duenari, on daritzá harenganic engendratu içan denari-ere.
52Hunetan eçagutzen dugu ecen on dariztegula Iaincoaren haourrey, Iaincoari on daritzagunean, eta haren manamenduac beguiratzen ditugunean.
53Ecen haur da Iaincoaren charitatea, haren manamenduac beguira ditzagun, eta haren manamenduac gaitzac eztirade.
54Ecen cer-ere Iaincoaganic iayo baita, garaitzen çayo munduari: eta haur da victoria munduari garaithu çayona, gure fedea.
55Nor da munduari garaitzen çayona, Iesus dela Iaincoaren Semea sinhesten duena baicen?
56Haur da Iesus Christ vrez eta odolez ethorri içan dena: ez vrez solalnent, baina vrez eta odolez: eta Spiritua da testificatzen duena ecen Spiritua eguia dela.
57Ecen hirur dirade testificatzen dutenac ceruän, Aita, Hitza, eta Spiritu saindua: eta hauc hirurac bat dirade.
58Eta hirur dirade testificatzen dutenac lurrean, Spiritua eta vra eta odola: eta hirur hauc batetan dirade.
59Baldin guiçonén testificationea recebitzen badugu Iaincoaren testificationea handiago da: ecen haur da Iaincoaren testificationea, cein testificatu vkan baitu bere Semeaz.
510Iaincoaren Semea baithan sinhesten duenac, badu Iaincoaren testificationea bere baithan: Iaincoa sinhesten eztuenac, gueçurti eguiten du hura: ecen eztu sinhetsi vkan. Iaincoac bere Semeaz testificatu vkan duen testificationea.
511Eta haur da testificationea, ecen vicitze eternala eman draucula Iaincoac: eta vicitze haur haren Semean da.
512Semea duenac, badu vicitzea: Iaincoaren Semea eztuenac, eztu vicitzea.
513Gauça hauc scribatu vkan drauzquiçuet çuey, Iaincoaren Semearen icena baithan sinhesten duçuenoy: daquiçuençát ecen baduçuela vicitze eternala, eta sinhets deçaçuençát Iaincoaren Semearen icena baithan.
514Eta haur da Iaincoa baithan dugun confidançá, ecen baldin cerbait esca bagaitez haren vorondatearen araura, ençuten gaituela.
515Eta baldin badaquigu ecen harc ençuten gaituela, cer-ere esca bagaitez: badaquigu ecen baditugula galdeguiten drauzquiogun esqueac.
516Baldin cembeitec ikusten badu bere anaye bekatu eguiten duela heriora ezten bekatuz, escaturen çayó Iaincoari, eta emanen drauca hari vicitze: bekatu eguiten duteney diot ez heriora. Bekatua denean heriora, eztiat erraiten harengatic othoitz daguián.
517Iniquitate gucia bekatu da: baina bada bekatu heriora eztenic.
518Badaquigu ecen nor-ere Iaincoaganic iayo baita, harc eztuela bekaturic eguiten: baina Iaincoaganic engendratu içan denac, beguiratzen du bere buruä, eta Gaichtoac eztu hunquitzen hura.
519Badaquigu ecen Iaincoaganic garela: eta mundu gucia gaichtoan datzala.
520Baina badaquigu ecen Iaincoaren Semea ethorri içan dela, eta eman draucula adimendu eguiati denaren eçagutzeco: eta gara eguiatian, Iesus Christ haren Semean: haur da eguiazco Iaincoa, eta vicitze eternala.
521Haourtoác, beguira çaitezte idoletaric. Amen.