Multilingual Scriptures Home » Basque New Testament 1571 » Philemon
Basque New Testament 1571 | ||
Chapter # | Verse # | Verse Detail |
1 | 1 | PAVLEC Iesus Christen presonerac, eta anaye Timotheoc, Philemon gure maiteari eta lagunari, |
1 | 2 | Eta Aphia maiteari, eta Archippe gure soldado-quideari, eta hire etheco Eliçari: |
1 | 3 | Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic. |
1 | 4 | Esquerrac emaiten dirautzat neure Iaincoari, bethiere hiçaz memorio eguiten dudalaric neure orationetan, |
1 | 5 | Ceren baitançut hire charitatea, eta fedea cein baituc Iesus Iauna baithara, eta saindu guciac baithara: |
1 | 6 | Hire fedearen communicationea botheretsu dençát, eçagut dadinçát çuetan den on gucia Iesus Christez. |
1 | 7 | Ecen bozcario handi diagu eta consolatione hire charitateaz, ceren sainduén halsarrac hiçaz recreatu icen baitirade, anayé. |
1 | 8 | Halacotz, Iesus Christean libertate handi badut-ere hiri eguimbide duanaren manatzeco: |
1 | 9 | Badere charitateagatic lehen othoitzez niagoc, hunelaco banaiz-ere, bainaiz Paul ancianoa, eta orain presoner-ere Iesus Christgatic. |
1 | 10 | Othoitzen aut bada neure seme Onesimo estecailluetan engendratu vkan dudanagatic: |
1 | 11 | Berce orduz ez hire probetchutaco içan denagatic, baina orain hire eta ene probetchutaco denagatic: cein igorten baitrauát. |
1 | 12 | Hic bada hori, erran nahi baita, ene halsarrac, recebi eçac. |
1 | 13 | Cein nic nahi bainuen neurequin eduqui, hire orde cerbitza nençançát Euangelioaren estecailluetan: |
1 | 14 | Baina hire vorondatea gabe eztiát deus eguin nahi vkan bortchaz beçala ezlicençát hire vnguia, baina gogo onezco. |
1 | 15 | Ecen aguian halacotz hireganic partitu içan duc appurbatetacotz, bethierecotz recebi eçançát: |
1 | 16 | Ez engoitic sclabotan, baina sclabo baino conditione hobeagotan, anaye maitetan, principalqui ene: cembatez bada guehiago eure, eta haraguiaren arauez eta Iaunaren arauez? |
1 | 17 | Bada baldin lagunetan banaducac, recebi eçac ni beçala. |
1 | 18 | Eta baldin cerbait bidegabe eguin badrauc, edo çor bahau, hura niri imputa ieçadac. |
1 | 19 | Nic Paulec scribatu diát haur neure escuz, nic pagaturen diát: eztarradan ecen are eure burua-ere niri çor drautadala. |
1 | 20 | Bay, anayé, placer haur nic hireganic recebi deçadan Iaunean, recreaitzac ene halsarrac Iaunean. |
1 | 21 | Hire obedientiáz segur içanez scribatu drauat, daquidalaric ecen erraiten dudan baino guehiago-ere eguinen duála. |
1 | 22 | Baina are bertaric ostatu appain ieçadac: ecen sperança diát çuen orationéz emanen natzaiçuela: |
1 | 23 | Epaphras ene presoner quideac Iesus Christean, |
1 | 24 | Marc-ec, Aristarchec, Demasec eta Luc-ec, ene aiutariec, salutatzen auté. |
1 | 25 | Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuen spirituarequin. Amen. |