Multilingual Scriptures Home » Basque New Testament 1571 » Titus
| Basque New Testament 1571 | ||
| Chapter # | Verse # | Verse Detail |
| 1 | 1 | PAVLEC Iaincoaren cerbitzari eta Iesus Christen Apostolu denac, Iaincoaren elegituén fedearen eta pietatearen tenorez den eguiaren araura, |
| 1 | 2 | Vicitze eternalaren sperançacotzát, cein promettatu vkan baitu Iainco gueçurti eztenac dembora eternalén altzinetic, eta manifestatu bere demboretan: |
| 1 | 3 | Diot bere hitza, Iainco gure Saluadorearen ordenançaren tenorez niri cargutan eman içan çaitadan predicationeaz: Tite neure seme eguiazcoari gure artean commun den fedearen arauez. |
| 1 | 4 | Gratia dela hirequin misericordia eta baquea Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaun gure Saluadoreaganic. |
| 1 | 5 | Causa hunegatic vtzi vkan aut Cretan goitico diraden gaucén corrigitzen continua deçançát, eta ordena ditzán hiriz hiri Ancianoac, nic ordenatu drauadan beçala: |
| 1 | 6 | Baldin cembeit bada irreprehensibleric emazte bakoitz baten senhar, haour fidelac dituelaric, ez dissolutionez accusatuac, edo rangea ecin daitezquenac. |
| 1 | 7 | Ecen Ipizpicuac behar dic içan irreprehensible, Iaincoaren etchearen gobernari anço, eztén porfidioso, ez coleric, ez mahatsarnoari emana, ez vkaldicari, ez irabazte deshonestaren guthicioso: |
| 1 | 8 | Baina estrangerén ostatuz gogotic recebiçale, onén onhetsle, çuhur, iusto, saindu, moderatu: |
| 1 | 9 | Instructionearen araura den hitz fidelaren eduquile, doctrina sanoz exhorta-ere ahal deçançát, eta contrastatzen diradenac vençut. |
| 1 | 10 | Ecen baduc anhitz rangea ecin daitenic eta vanoqui minçaçaleric, eta adimenduén seduciçaleric, principalqui Circoncisionetic diradenac: hæy ahoa boçatu behar ciayec: |
| 1 | 11 | Hec etcheac ossoqui erautzen citié, behar eztiraden gauçác iracasten dituztela irabazte deshonestaren causaz. |
| 1 | 12 | Erran dic hayén arteco cembeitec, hayén propheta propriac, Cretatarrac bethi gueçurti, bestia gaitzac, sabel naguiac. |
| 1 | 13 | Testimoniage haur eguiazcoa duc: causa hunegatic reprehenditzac hec viciqui, fedean sano diradençát: |
| 1 | 14 | Behatzen eztutelaric Iuduén fabletara, eta eguiatic aldaratzen diraden guiçonén manuetara. |
| 1 | 15 | Gauça guciac chahuendaco chahu dituc baina satsuendaco eta infidelendaco eztuc deus, chahuric, aitzitic dituc satsu hayén adimendua eta conscientiá. |
| 1 | 16 | Professione eguiten dié Iaincoa eçagutzen dutela, baina obraz vkatzen dié, abominable diradelaric eta desobedient eta obra on orotara reprobatuac. |
| 2 | 1 | Baina hic denuntiaitzac doctrina sainduari dagozcan gauçác. |
| 2 | 2 | Guiçon çaharrac sobre diraden, graue, moderatu, sano fedean, charitatean eta patientián. |
| 2 | 3 | Emazte çaharrac halaber diraden saindutassunari dagocan continentiataco, ez gaitzerraile, ez mahatsarno anhitzari emanac, gauça honestén iracatsle: |
| 2 | 4 | Emazte gazteac instrui ditzatençát moderatu içaten, bere senharrén onhetsten, bere haourrén maite vkaiten: |
| 2 | 5 | Çuhur içaten, chahu, etchean egoile, on, bere senharrén suiet: Iaincoaren hitza blasphema eztadinçát. |
| 2 | 6 | Guiçon gazteac halaber exhortaitzac moderatu diraden. |
| 2 | 7 | Gauça gucietan eracusten dualaric eure buruä obra onen exemplu, doctrinán eracusten dualaric integritate, grauitate, |
| 2 | 8 | Hitza sano, eta condemna ecin daiten beçalaco: contrastatzen dena confundi dadinçát, çueçaz gaizquiric cer erran ez vkanez. |
| 2 | 9 | Cerbitzariac bere nabussién suiet diraden, gauça gucietan hayén gogara eguiten dutelaric, contradiçale eztiradelaric: |
| 2 | 10 | Deus appartatzen eztutelaric, baina leyaltate on gucia eracusten dutelaric, gauça gucietan Iainco gure Saluadorearen doctriná orna deçatençát. |
| 2 | 11 | Ecen aguertu içan ciayec guiçon guciey Iaincoaren gratia saluagarria. |
| 2 | 12 | Iracasten gaituela, infidelitateaz eta munduco desiréz renuntiaturic, sobrequi, iustoqui, eta religiosqui vici garén presenteco secula hunetan: |
| 2 | 13 | Dohain onetaco sperançaren eta gure Iainco handi eta Saluadore Iesus Christen gloriataco aduenimendu excellentaren beguira gaudelaric: |
| 2 | 14 | Ceinec eman baitu bere buruä guregatic, gu redemi guençançat iniquitate gucitaric, eta purifica guençançát bere populu particular, obra onetara affectionatu içateco. |
| 2 | 15 | Gauça hauc denuntiaitzac, eta ari adi exhortatzen eta reprehenditzen authoritate gucirequin: nehorc ezeçala hi menosprecia. |
| 3 | 1 | Admonestaitzac Principaltassunén eta Potestatén suiet diraden, Gobernadoreac obedi ditzaten, obra on orotara prest diraden: |
| 3 | 2 | Nehorçaz gaizquiric ezterraten, diraden gudu gabe, moderatu, emetassun gucia eracusten dutelaric guiçon gucietara. |
| 3 | 3 | Ecen gu-ere noizpait adimendu gabe guentuán, desobediént, abusatuac, anhitz moldetaco desirac eta voluptateac cerbitzatzen guentuela, malitiatan eta inuidiatan vici guinela, gaitzetsiac guinela: eta elkarri gaitz erizle. |
| 3 | 4 | Baina Iainco gure Saluadorearen benignitatea eta guiçonetaraco amorioa aguertu içan denean, |
| 3 | 5 | Ez eguin vkan ditugun obra iustoéz, baina bere misericordiaz saluatu vkan guiaitic regenerationezco garbitzez, eta Spiritu sainduazco arramberritzez: |
| 3 | 6 | Cein eraitsi vkan baitu gutara abundosqui Iesus Christ gure Saluadoreaz: |
| 3 | 7 | Haren gratiaz iustificaturic heredero eguin guentecençát vicitze eternaleraco sperançaren araura. |
| 3 | 8 | Hitz segura duc haur, eta gauça hauc nahi diat affirma ditzán, artha dutençát obra onén entretenitzera Iaincoa sinhetsi dutenéc: huná, guiçonen on eta probetchutaco diraden gauçác. |
| 3 | 9 | Baina questione erhoac eta genealogiac eta contentioneac eta Legueazco iharduquiteac empatchaitzac: ecen probetchu gabetaco dituc eta vano. |
| 3 | 10 | Guiçon hereticoa behingo eta berrizco aduertimenduaren ondoan iraitzac: |
| 3 | 11 | Daquialaric ecen eraucia dela halacoa eta huts eguiten duela, bere buru beraz condemnatua delaric. |
| 3 | 12 | Igor deçadanean Artemas hiregana edo Tychique, diligenta albeitendi enegana ethortera Nicapolisera: ecen han neguären iragaitera deliberatu diát. |
| 3 | 13 | Zeno Legueco doctora eta Apollo diligentqui guidaitzac, deusen faltaric eztutén. |
| 3 | 14 | Bada ikas beçate gurec-ere obre onetan emplegatzen necessario diraden gaucetaco, fructu gabe eztiradençát. |
| 3 | 15 | Salutatzen auté enequin diraden guciéc. Salutaitzac fedez on darizcutenac. Iaincoaren gratia dela çuequin gucioquin, Amen. |