Share this page:  
 

Multilingual Scriptures

(Compare books in 2 different language versions of your choice)

Comparison Search:

Select Language version and font:
You can only select max. of two versions.
Book:
Chapter:
Verse:
---------
From: To:

Free Search:

Select Language version and font:
Enter search text:

Multilingual Scriptures Home » Basque New Testament 1571 » 2 Timothy

Basque New Testament 1571
Chapter # Verse # Verse Detail
11PAVLEC Iesus Christen Apostolu Iaincoaren vorondatez denac, Iesus Christ baithan den vicitzearen promessaren araura,
12Timotheo neure seme maiteari: gratia, misericordia eta baquea Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ gure Iaunaganic.
13Esquer diarocat Iaincoari, cein cerbitzatzen baitut neure aitzinecoacdanic conscientia purequin, nola paussu gabe baitut memorio hiçaz neure orationetan gau eta egun:
14Hire ikusteco desir dudalaric, hire nigar chortez orhoitic, bozcarioz bethe nadinçát:
15Orhoitzen naicela hitan den fictione gabeco fedeaz, cein lehenic habitatu içan baita hire amasso Loida baithan, eta hire ama Eunica baithan: eta segur nauc ecen hi baithan-ere habitatzen dela.
16Causa hunegatic auisatzen aut vitz deçán ene escuén impositionez hitan den Iaincoaren dohaina.
17Ecen eztiraucuc eman Iaincoac iciapenetaco spiritubat, baina verthutetaco, eta dilectionetaco, eta adimendu sanotaco spiritubat.
18Ezaicela bada ahalque gure Iaunaren testimoniageaz, ezeta niçaz, bainaiz haren presonér: baina aicén participant Euangelioco afflictionetan, Iaincoaren puissançaren araura:
19Ceinec saluatu vkan baiquaitu, eta bere vocatione sainduaz deithu: ez gure obrén causaz, baina bere ordenançaren eta dembora eternalac baino lehen Iesus Christ baithan eman içan çaicun gratiaren causaz.
110Eta manifestatu içan duc orain Iesus Christ gure Saluadorearen ethorteaz, ceinec herioa-ere deseguin vkan baitu, eta arguira eman vicitzea eta immortalitatea Euangelioaz:
111Ceinen publicaçale ni ordenatu içan bainaiz, eta Apostolu eta Gentilén doctor.
112Halacotz gauça hauc-ere suffritzen citiat: guciagatic-ere eznauc ahalque: ecen baceaquiat nor sinhetsi dudan: eta segur nauc ecen hura botheretsu dela ene depositaren beguiratzeco egun hartarano.
113Educac eneganic ençun vkan dituan hitz sanoén eguiazco formá, federequin eta Iesus Christ baithan den charitaterequin.
114Deposit ona beguireçac Spiritu sainduaz, cein habitatzen baita gutan.
115Badaquic haur, ecen aldaratu içan diradela eneganic Asian diraden guciac: ceinetaric baitirade Phygello eta Hermogenes.
116Iaunac misericordia daguiola Onesiphoren etcheari: ecen anhitzetan recreatu vkan nic, eta ene cadenáz eztuc ahalquetu içan:
117Aitzitic Roman içan denean guciz affectionatuqui bilhatu vkan niauc eta eriden:
118Demola hari othoi Iaunac eriden deçan misericordia Iauna baithan egun hartan: eta cembat anhitz cerbitzu Ephesen-ere eguin drautan, hic guciz vngui daquic.
21Hi bada, ene semé, fortificadi Iesus Christ baithan den gratián:
22Eta anhitz testimonioren artean eneganic ençun dituan gauçác, iracats ietzec gende fideley, cein bercen-ere iracasteco sufficient içanen baitirade.
23Hic bada trabaillu suffri eçac Iesus Christen gendarmés on anço.
24Eztuc nehor guerlán empatchatzen vicitzeco eguitecoéz, guerla eguiteco hautatu duenaren gogaraco dençát.
25Halaber baldin nehorc combatic eguiten badu, eztuc coroatzen baldin bidezqui combatitu ezpada.
26Laborariac trabaillatu behar dic fructuric recebi deçan baino lehen.
27Consideraitzac erraiten ditudan gauçác: Iaunac bada eman dieçála adimendu gauça gucietan.
28Aicén orhoit Iesus Christ resuscitatu içan dela hiletaric, Dauid-en hacitic celaric, ene Euangelioaren araura:
29Ceinetan, gaizquiguile anço, affligitzen bainaiz estecailluetarano: baina Iaunaren hitza eztuc estecatua.
210Halacotz gauça guciac suffritzen citiát elegituacgatic, hec-ere obteni deçatençát Iesus Christ Iaunean den saluamendua, gloria eternalarequin.
211Hitz segura duc haur: Ecen baldin harequin hil içan bagara, harequin vicico-ere garela.
212Baldin suffritzen badugu, regnaturen-ere harequin diagu: baldin vkatzen badugu, harc-ere gu vkaturen guiaitic:
213Baldin desleyal bagara, hura ordea fidel diagoc, vka bere buruä ecin ceçaquec.
214Arramberritzac gauça hauc, protestatzen dualaric Iaunaren aitzinean ezteçan nehorc hitzez iharduqui, baita probetchuric batre ekarten eztuen gauça, aitzitic ençuleac erautzen dituena.
215Diligentadi eure buruären Iaincoari approbatu presentatzera, confusione gabeco obrero, artezqui eguiaren hitza ebaquiten duála.
216Oihu vanoac eta profanoac reprimitzac: ceren impietate handiagotara auançaturen baitirade.
217Eta hayén hitza gangrená beçala alhaco duc, ceinetaric baitirade Hymeneo eta Phileto:
218Cein eguiatic erauci içan baitirade, erraiten dutela ia resurrectionea eguin içan dela, eta erautzen dié edocein batzuén fedea.
219Alabaina Iaincoaren fundamenta fermu diagoc, cigulu haur duelaric, Eçagutzen ditu Iaunac cein diraden harenac: eta, Retira bedi iniustitiataric Christen icena inuocatzen duen gucia.
220Eta etche handi batetan eztuc solament vrrhezco eta cilharrezco vnciric, baina çurezcoric eta lurrezcoric-ere: eta batzu ohoretacotz, eta berceac desohoretacotz.
221Bada nehorc baldin bere buruä hautaric chahu badeça, içanen duc vnci ohoretacotz sanctificatua, eta Iaunaren vsegetacotz carazcoa, eta Iaunaren obra on orotara appaindua.
222Gaztetassunaren guthiciey-ere ihes eguiéc, eta iarreiqui aquió iustitiari, fedeari, charitateari, baqueari bihotz purez Iauna inuocatzen dutenequin.
223Eta questione erhoac, eta instructione gabetacoac iraizquic, daquialaric ecen hec gudu engendratzen dutela.
224Bada Iaunaren cerbitzariac eztic reuoltari içan behar, baina eme gucietara, iracasteco carazco, patientqui gaichtoac supportatzen dituelaric:
225Emetassunequin iracasten dituelaric opinione contrariotaco diradenac: eya noizpait Iaincoac vrriquimendu eman dieçaqueenez eguiaren eçagutzeco,
226Eta emenda ditecen, haren vorondatearen eguiteco, itzuriric deabruaren laçotic, ceinez hatzamanac baitaude.
31Haur bada iaquic, ecen azquen egunetan içanen dela dembora perilosic.
32Ecen içanen dituc guiçonac bere buruentár, auaritioso, vantari, vrgulutsu, disfamaçale, aita-ametara desobedient, ingrat, Iaincoaren menospreciaçale,
33Affectione natural gabe, leyaltate gabe, calumniaçale, moderamendu gabe, crudel, on diradenén gaitzetsle,
34Traidore, temerario, hantuac, Iaincoari baino voluptatey hobe erizle.
35Pietatearen irudia dutelaric, baina haren verthutea vkatzen dutelaric: apparta adi bada hetaric.
36Ecen hautaric dituc etchetara forratzen diradenac, eta gathibu dadutzatenac emazteto bekatuz cargatuac, guthicia diuersez erabiliac,
37Bethiere ikasten dutelaric, eta behinere eguiaren eçagutzera hel ecin daitezquelaric.
38Eta hala nola Iannesec eta Iambresec resistitu baitraucate Moysesi: halaber hauc-ere eguiari resistitzen diraucoé: guiçon adimenduz corrumpituac, fedeaz den becembatean reproboac.
39Baina eztié guehiagoric auançaturen: ecen hauén erhogoá claro içanen duc gucietara, hayena-ere içan den beçala.
310Baina hic complituqui eçagutu vkan duc ene doctriná, gobernua, intentionea, fedea, emetassuna, charitatea, patientiá:
311Persecutioneac, afflictioneac, cein niri heldu içan baitzaizquit Antiochian, Iconian, Lystrian: nolaco persecutioneac suffritu vkan ditudan cioat, eta gucietaric idoqui vkan niauc Iaunac.
312Eta Iaincoaren beldurrean Iesus Christean vici nahi diraden guciec-ere persecutione suffrituren dié.
313Baina guiçon gaichtoac eta abusariac auançaturen ditut gaizquiagora seducitzen dutelaric eta seducituac diradelaric.
314Bada hi egon adi ikassi dituán eta eman içan çaizquián gaucetan, daquialaric norenganic ikassi vkan dituán:
315Eta nola haourra-danic letra sainduac eçagutu vkan dituán, ceinéc çuhur ahal baiheçaquete saluamendutacotz Iesus Christ baithan den fedeaz.
316Scriptura gucia duc diuinoqui inspiratua, eta probetchable doctrinatzeco, redarguitzeco, corregitzeco eta instruitzeco iustitiatan:
317Compli dadinçát Iaincoaren guiçona, obra on orotara complituqui instruituric.
41Requeritzen aut bada nic Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren aitzinean, ceinec bere aduenimenduan eta resumán viciac eta hilac iugeaturen baititu:
42Predica eçac hitza, perseuera eçac orduz eta orduz lekora: ari adi redarguitzen, mehatchatzen, exhortatzen, emetassun eta doctrina gucirequin:
43Ecen içanen duc demborabat ezpaitute doctrina sanoa suffrituren: baina beharri quillicorrac dituztelaric, beréc bere desirén arauezco iracastunac bilduren baitituzté:
44Eta eguiatic beharriac itzuliren baitituzté, eta fabletara emanac içanen baitirade.
45Baina hic veilla eçac gauça gucietan, suffritzac afflictioneac, eguin eçac euangelistaren obra, eguic hire administrationea approbatua den.
46Ecen ni ia sacrificatu içatera nihoac, eta ene partitzeco demborá hulbil duc.
47Combat ona combatitu diát, neure cursua acabatu diát, fedea beguiratu diát.
48Gaineracoaz, beguiratua diagotac iustitiazco coroá, cein rendaturen baitraut Iaunac egun hartan, iuge iusto harc: eta ez niri solament, baina haren aduenimendua desiratu vkan duqueiten guciey-ere bay.
49Diligentadi enegana ethortera sarri.
410Ecen Demasec abandonnatu niauc, presenteco secula haur onhetsiric, eta Thessalonicerat ioan içan duc: Crescens Galatiarát, Tite Dalmatiarát.
411Luc bera duc enequin. Marc harturic erekarrac eurequin: ecen probetchable diat cerbitzucotz.
412Tychique-ere igorri diat Ephesera.
413Troasen Carpo baithan vtzi vkan dudan manteliná, ethor adinean ekarrac eurequin, eta liburuäc, baina principalqui pergamioac.
414Alexandre cobre-arotzac anhitz gaitz eguin dirautac: Iaunac bere eguinén arauez renda dieçola.
415Harenganic hi-ere beguiradi: ecen haguitz gure hitzey resistitu vkan dirauec.
416Nehor etziaitadac assistitu, neure lehen defensán, aitzitic guciéc abandonnatu vkan niaué: imputa eztaquiela.
417Baina Iauna assistitu içan ciaitadac, eta fortificatu vkan niauc, niçaz predicationea compli dadinçát, eta hura ençun deçatençát Gentil guciéc: eta deliuratu içan nauc lehoinaren ahotic.
418Eta deliuraturen niauc Iaunac obra gaichto gucitaric eta emparaturen bere resuma celestialeco: hari dela gloria secula seculacotz. Amen.
419Salutaitzac Prisca eta Aquila, eta Onesiphororen familiá.
420Erasto guelditu içan duc Corinthen: eta Trophimo Mileten vtzi diat eria.
421Diligentadi negu aitzinean ethortera. Salutatzen auté Eubuloc eta Pudensec eta Linoc eta Claudiac eta anaye guciéc.
422Iesus Christ Iauna dela hire spirituarequin. Haren gratia dela çuequin. Amen.