Multilingual Scriptures Home » Basque New Testament 1571 » Ephesians
| Basque New Testament 1571 | ||
| Chapter # | Verse # | Verse Detail |
| 1 | 1 | Paul Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostoluac Iesus Christ Iaunean Ephesen diraden sainduey eta fideley: |
| 1 | 2 | Gratia dela çuequin eta baquea Iainco gure Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic. |
| 1 | 3 | Laudatu dela Iaincoa cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita, ceinec benedicatu baiquaitu benediçoin spiritual gucian, ceruètan Christ baithan: |
| 1 | 4 | Nola elegitu vkan baiquaitu hartan mundua funda cedin baino lehen, saindu guinençat eta irreprehensible haren aitzinean charitatez: |
| 1 | 5 | Ceinec predestinatu vkan baiquaitu bere baithan adopta guençançát Iesus Christez, bere vorondatearen placer onaren araura, |
| 1 | 6 | Bere gratiazco gloriaren laudoriotan, ceinez bere gogaraco eguin baiquaitu bere maitean. |
| 1 | 7 | Ceinetan baitugu redemptionea haren odolaz, cein baita bekatuén barkamendua haren gratiazco abrastassunaren araura: |
| 1 | 8 | Ceinetaric gaindi eraguin baitu abundosqui gure gainera sapientia eta intelligentia gucitan: |
| 1 | 9 | Guri eçagut eraciric bere vorondatearen mysterioa, bere placer onaren araura, cein lehendanic ordenatu baitzuen bere baithan: |
| 1 | 10 | Demborén complimenduaren dispensationean gucién elkargana biltzera Christean, hambat ceruètan diradenén nola lurrean, hura bera baithan: |
| 1 | 11 | Ceinetan eguin-ere baicara haren heretage, predestinatu içanic, haren ordenançaren araura, ceinec gauça guciac eguiten baititu bere vorondateco conseilluaren araura. |
| 1 | 12 | Haren gloriaren laudoriotaco garençát, lehenetaric Christ baithan sperança vkan dugunoc. |
| 1 | 13 | Ceinetan çuec-ere sperança vkan baituçue eguiazco hitza ençun vkanic, cein baita, çuen saluamendutaco Euangelioa: ceinetan sinhetsi-ere vkanic, ciguilatu içan baitzarete promessaren Spiritu sainduaz: |
| 1 | 14 | Cein baita gure heretagearen errésa, haren possessione conquestatuaren redemptionerano haren gloriaren laudoriotan. |
| 1 | 15 | Halacotz ni-ere ençunic Iesus Iaunean duçuen fedea, eta saindu gucietaraco charitatea, |
| 1 | 16 | Eznaiz guelditzen çuengatic gratién rendatzetic, mentione çueçaz eguiten dudala neure othoitzetan. |
| 1 | 17 | Iesus Christ gure Iaunaren Iaincoac, Aita gloriazcoac diçuençát sapientiataco eta reuelationetaco Spiritua, haren eçagutzearen vkaiteco: |
| 1 | 18 | Çuen adimenduco beguiac illuminaturic: daquiçuençát ceric den haren vocationearen sperançá, eta ceric den haren heretageco gloriaren abrastassuna sainduetan: |
| 1 | 19 | Eta ceric den haren botherearen handitassun excellenta sinhesten dugunotara, haren bothere borthitzaren operationez, |
| 1 | 20 | Cein eracutsi vkan baitu Christ baithan, hura hiletaric resuscitaturic eta iar eraciric bere escuinean ceruètan, |
| 1 | 21 | Principaltassun, eta puissança, eta verthute, eta dominatione ororen garayan, eta ez solament secula hunetan baina ethortecoan-ere aippatzen den icen ororen garayan. |
| 1 | 22 | Eta gauça guciac haren oinén azpico suiet eguin vkan ditu, eta bera eçarri vkan du gauça ororen garayan Eliçaren buru içateco: |
| 1 | 23 | Cein baita haren gorputz, eta gauça guciac gucietan complitzen dituenaren complimendu. |
| 2 | 1 | Eta çuec viuificatu çaituzte hilac cinetelaric faltetan eta bekatuetan: |
| 2 | 2 | Ceinétan noizpait ebili içan baitzarete mundu hunen cursuaren araura, airearen bothereco princearen araura, cein baita desobedientiazco haourretan orain obratzen duen spiritua: |
| 2 | 3 | Ceinén artean guc guciec-ere noizpait conuersatu vkan baitugu gure haraguiaren guthicietan eguiten guentuela, haraguiaren eta gure pensamenduén desirac: eta naturaz hiraren haour guinén berceac-ere beçala. |
| 2 | 4 | Baina Iainco misericordiaz abratsac bere charitate handi gu onhetsi gaituenagatic, |
| 2 | 5 | Eta bekatuz hilac guinelaric, elkarrequin, Christez viuificatu vkan gaitu, ceinen gratiaz saluatu içan baitzarete: |
| 2 | 6 | Eta resuscitatu vkan gaitu elkarrequin eta iar eraci ceruètan Iesus Christean. |
| 2 | 7 | Eracuts leçançát ethorteco diraden seculetan bere gratiaren abrastassun abundanta bere gureganaco benignitateaz Iesus Christean. |
| 2 | 8 | Ecen gratiaz saluatu içan çarete fedearen moienez: eta hori ez çuetaric: Iaincoaren dohaina da: |
| 2 | 9 | Ezobréz, nehor gloria eztadinçát. |
| 2 | 10 | Ecen haren obrá gara Iesus Christean creatuac obra onetara, cein preparatu baititu Iaincoac hetan ebil guentecençát. |
| 2 | 11 | Halacotz, orhoit çaitezte nola çuec noizpait Gentilac haraguian, Preputio deitzen baitzineten, haraguian Circoncisione deitzen denaz eta escuz eguiten denaz, |
| 2 | 12 | Baitzineten dembora hartan Christ gabe, Israeleco republicarequin deus communic etzindutelaric, eta promessaren alliancetaric estranger, sperançaric etzindutelaric, eta Iainco gabe munduan cinetelaric: |
| 2 | 13 | Baina orain Iesus Christean, çuec noizpait baitzineten vrrun, hurbildu içan çarete Christen odolaz. |
| 2 | 14 | Ecen hura da gure baquea, biac bat eguin dituena, eta bién arteco paretaren cerraillua hautsi duena: |
| 2 | 15 | Bere haraguiaz abolituric etsaigoá, cein baita, manamenduetaco leguea, ordenancetan consistitzen dena, biéz bere baithan guiçon berribat eguin leçançát, baquea eguiten luela. |
| 2 | 16 | Eta biac gorputz batetan reconcilia lietzonçat, Iaincoari crutzeaz, hartan etsaigoá deseguinic. |
| 2 | 17 | Eta ethorriric euangelizatu vkan drauçue baquea, çuey vrrungoey, eta hæy hurbilecoey. |
| 2 | 18 | Ecen harçaz dugu biéc Spiritu batetan sartze Aitagana. |
| 2 | 19 | Etzarete beraz guehiagoric estrangér eta campoco, baina sainduén burgesquide, eta Iaincoaren domestico: |
| 2 | 20 | Apostoluén eta Prophetén fundament gainean edificatuac, ceinen har cantoin principala baita Iesus Christ bera: |
| 2 | 21 | Ceinetan edificio gucia elkarri eratchequiric, handitzen baita, temple saindu içateco Iaunean: |
| 2 | 22 | Ceinetan çuec-ere elkarrequin edificatzen baitzarete Iaincoaren tabernacle çaretençát, Spirituaz. |
| 3 | 1 | Causa hunegatic ni Paul Iesus Christen presonér naiz çuengatic, baitzarete Gentil. |
| 3 | 2 | Baldin behinçat ençun vkan baduçue çuec baithara eman içan çaitadan Iaincoaren gratiaren dispensationea. |
| 3 | 3 | Nola Iaincoac reuelationez eçagut eraci drautan mysterioa (lehen hitz gutitan scribatu drauçuedan beçala: |
| 3 | 4 | Haren iracurtzetic eçagut ahal deçaqueçue ceric den ene eçagutzea Christen mysterioan.) |
| 3 | 5 | Cein ezpaita eçagutu içan guiçonén seméz iragan generationetan, orain reuelatu içan çayen beçala haren Apostolu eta Propheta sainduey Spirituaz: |
| 3 | 6 | Ecen Gentilac diradela herederoquide eta gorputz batetaco bereco eta haren promessean participant Christean Euangelioaz. |
| 3 | 7 | Ceinen ministre eguin içan bainaiz Iaincoaren gratiaren dohainaren arauez, cein eman içan baitzait haren botherearen operationearen arauez. |
| 3 | 8 | Niri bada saindu gucietaco chipienari eman içan çait gratia haur, Gentilén artean Christen abrastassun comprehendi ecin daitenaren euangelizatzeco, |
| 3 | 9 | Eta guciey manifestatzeco ceric den mysterio bethidanic Iaincoa baithan estalia cenaren communionea, ceinec gauça guciac creatu baithitu Iesus Christez: |
| 3 | 10 | Orain maniferta daquiençat Eliçáz ceruètaco principaltassuney eta botherey Iaincoaren sapientia anhitz maneraz diuersa: |
| 3 | 11 | Iesus Christ gure Iaunean eguin vkan duen ordenança eternalaren araura: |
| 3 | 12 | Ceinez baitugu libertate eta sartze confidançarequin, hura baithan dugun fedeaz. |
| 3 | 13 | Halacotz, nago requerimenduz etzaitezten enoya ene çuengatico afflictioneacgatic, cein baita çuen gloriá. |
| 3 | 14 | Causa hunegatic gurtzen ditut neure belhaunac Iesus Christ gure Iaunaren Aitagana, |
| 3 | 15 | Ceinaganic ahaidetassun gucia ceruètan eta lurrean deitzen baita, |
| 3 | 16 | Eman dieçaçuençát, bere gloriaren abrastassunaren arauez, indarrez fortifica çaitezten haren Spirituaz barneco guiçonean: |
| 3 | 17 | Eta habita dadin Christ fedez çuen bihotzetan: |
| 3 | 18 | Charitatean erro eguinic eta fundaturic, comprehendi ahal deçaçuen saindu guciequin ceric den çabaltassuna eta lucetassuna, barnatassuna eta goratassuna: |
| 3 | 19 | Eta eçagut deçaçuen Christen amorio eçagutze gucia iragaiten duena: compli çaiteztençát Iaincoaren complimendu gucian. |
| 3 | 20 | Bada gutan obratzen duen bothereaz gauça gucién eguitera, escatzen garen edo pensatzen dugun baino abundantquiago botheretsu denari, |
| 3 | 21 | Dela gloria Eliçán Iesus Christez, generatione gucietan secula seculacotz. Amen. |
| 4 | 1 | Othoitz eguiten drauçuet bada nic, bainaiz presoner gure Iaunean, ebil çaitezten deithu içan çareten vocationeari dagocan beçala, |
| 4 | 2 | Humilitate eta emetassun gucirequin, spiritu patient batequin, elkar supportatzen duçuelaric charitatez: |
| 4 | 3 | Arthatsu çaretelaric Spirituaren vnitatearen beguiratzera baquezco lotgarriaz. |
| 4 | 4 | Gorputzbat da eta Spiritubat, deithu-ere içan çareten beçala çuen vocationearen sperança batetara: |
| 4 | 5 | Iaunbat, Fedebat, Baptismobat: |
| 4 | 6 | Gucién Iainco eta Aitabat, cein baita gucién gainean, eta gucién artean, eta çuetan guciotan. |
| 4 | 7 | Baina gutaric batbederari gratia eman içan çayó Christen dohainaren neurriaren araura. |
| 4 | 8 | Halacotz dio, Goiti iganic captiuo eraman vkan du captiuitatea, eta eman drauzte dohainac guiçoney. |
| 4 | 9 | Eta igaite hura cer da, lehen lurreco parte behera hautara iautsi-ere dela baicen? |
| 4 | 10 | Iautsi içan den hura bera da igan-ere dena ceru gucién garaira, gauça guciac bethe litzançát. |
| 4 | 11 | Harc bada eman ditu batzu, Apostolu içateco: eta berceac, Propheta: eta berceac, Euangelista: eta berceac, Pastor eta Doctor içateco, |
| 4 | 12 | Sainduén elkarganatzeagatic, ministerioaren obracotzát, Christen gorputzaren edificationetan. |
| 4 | 13 | Guciac rencontra gaitezqueno fedearen, eta Iaincoaren Semearen eçagutzearen vnitatean, guiçon perfectotan, Christen adin perfecteco neurrira: |
| 4 | 14 | Guehiagoric haour ezgarençát balençán ebilteco, eta doctrinataco haice oroz hara huna guiçonén enganioz, eta hayén finecia cautelosqui enganagarrizcoz erabili içateco. |
| 4 | 15 | Baina eguiari garreitzalaric charitaterequin, gucietan handi gaitecen hartan, cein baita buruä, Christ: |
| 4 | 16 | Ceinetaric gorputz guciac vngui iunctaturic, eta forniduraren iunctura guciéz elkarrequin iossiric, membroetaric batbederaren neurrico indarraren araura hartzen baitu gorputzeco hacitze, bere buruären edificationetan charitatez. |
| 4 | 17 | Haur bada erraiten dut, eta Iaunaz requeritzen çaituztet, guehiagoric etzaitezten ebil berce Gentilac dabiltzan beçala berén adimenduco vanitatean, |
| 4 | 18 | Adimenduz ilhunduac diradelaric eta Iaincoaren vicitzetic appartatuac, hetan berén bihotzeco gogortassunetic den ignorantiaren causaz: |
| 4 | 19 | Eta sendimendu gabeturic, bere buruac abandonnatu vkan dituzté dissolutionetara, cithalqueria ororen eguitera, appetitu desordenaturequin. |
| 4 | 20 | Baina çuec eztuçue hala ikassi vkan Christ: |
| 4 | 21 | Baldin behinçát hura ençun vkan baduçue, eta harçaz iracatsiac baçarete, eguiá Iesus baithan den beçala: |
| 4 | 22 | Ken deçaçuen leheneco conuersationeaz den becembatean guiçon çaharra, enganagarrizco guthicién araura corrumpitzen dena: |
| 4 | 23 | Eta arramberri çaitezten çuen adimenduco spirituan: |
| 4 | 24 | Eta iaunz deçaçuen guiçon berria, cein Iaincoaren araura creatu içan baita iustitiatan eta eguiazco saindutassunetan. |
| 4 | 25 | Halacotz, gueçurra kenduric, minça çaiteztez eguiaz batbedera cein çuen hurcoarequin: ecen elkarren membro gara. |
| 4 | 26 | Asserre çaiteztez, eta bekaturic eztaguiçuela: iguzquia eztadila etzin çuen asserretassunaren gainean: |
| 4 | 27 | Eta lekuric eztemoçuela deabruari. |
| 4 | 28 | Ebaisten çuenac ezteçala guehiagoric ebats: baina aitzitic trabailla bedi on daten gauçaric eguiten duela, beharra duenari emaiteco duençát. |
| 4 | 29 | Hitz corrumpituric batre çuen ahotic ilki eztadila, baina cembeit bada, edificationearen vsançaco on datenic, ençuten duteney gratia eman diecençát. |
| 4 | 30 | Eta ezteçaçuela contrista Iaincoaren Spiritu saindua, ceinez ciguilatuac baitzarete redemptioneco egunecotzát. |
| 4 | 31 | Samindura eta colera, eta hira, eta oihu, eta gaitzerraite gucia çuetaric ken bedi, malitia gucirequin. |
| 4 | 32 | Baina çareten elkargana benigno, misericordioso eta elkarri barkaçale, Iaincoac Christez barkatu vkan drauçuen beçala. |
| 5 | 1 | Çareten bada Iaincoaren imitaçale haour maite anço: |
| 5 | 2 | Eta ebil çaitezte charitatean Christec-ere onhetsi vkan gaituen beçala, eta liuratu vkan baitrauca bere buruä guregatic oblatione eta sacrificio Iaincoari, vssain onezco vrrinetan |
| 5 | 3 | Bada, paillardiça eta cithalqueria gucia, edo auaritiá aippa-ere eztadila çuen artean, nola appartenitzen baitzaye sainduey: |
| 5 | 4 | Edo gauça deshonestic, edo hitz erhoric, edo burlaqueriaric, baitirade gauça vngui eztaudenac, baina aitzitic gratién rendatzeric. |
| 5 | 5 | Ecen badaquiçue haur, ecen ecein ere paillartec, edo cithalec, edo auaritiosoc, cein baita idolatre, eztuela heretageric Christen eta Iaincoaren resumán. |
| 5 | 6 | Nehorc etzaitzatela hitz vanoz engana: ecen gauça haucgatic ethorten da Iaincoaren hirá desobedientiazco haourrén gainera. |
| 5 | 7 | Etzaretela bada hequin parçonér. |
| 5 | 8 | Ecen noizpait ilhumbe cineten, baina orain argui çarete gure Iaunean: arguizco haour anço ebil çaitezte: |
| 5 | 9 | (Ecen Spirituaren fructua consistitzen da ontassun eta iustitia eta eguia gucitan) |
| 5 | 10 | Experimentatzen duçuelaric Iaunari placent çayona cer den. |
| 5 | 11 | Eta ezteçaçuela communica ilhumbearen obra fructu gabetan, baina aitzitic reprehendi-ere itzaçue. |
| 5 | 12 | Ecen heçaz ichilic eguiten diraden gaucén erraitea-ere deshonestate da. |
| 5 | 13 | Baina gauça guciac, camporatzen diradenean arguiaz, manifestatzen dirade: ecen gucia manifestatzen duena, arguia da. |
| 5 | 14 | Halacotz erraiten du, Iratzar adi lo atzaná, eta iaiqui adi hiletaric, eta arguituren au Christec. |
| 5 | 15 | Gogoauçue bada nola çuhurqui ebil çaitezqueten, ez erho anço, baina çuhur anço: |
| 5 | 16 | Recrubatzen duçuelaric demborá: ecen egunac gaitz dirade. |
| 5 | 17 | Halacotz, etzaretela çuhurtzia gabe, baina aditzale ceric den Iaunaren vorondatea. |
| 5 | 18 | Eta etzaiteztela hordi mahatsarnoz, ceinetan dissolutione baita: baina bethe çaitezte Spirituaz: |
| 5 | 19 | Minçatzen çaretela çuen artean psalmuz, laudorioz eta cantu spiritualez: cantatzen eta resonatzen draucaçuela Iaunari çuen bihotzean. |
| 5 | 20 | Gratiac-ere rendatzen drautzaçuela bethiere gauça guciéz, Iesus Christ gure Iaunaren icenean, gure Iainco eta Aitari: |
| 5 | 21 | Elkarren suiet çaretelaric Iaincoaren beldurrequin. |
| 5 | 22 | Emazteác, çuen senharrén çareten suiet, Iaunaren beçala: |
| 5 | 23 | Ecen senharra da emaztearen buru, Christ-ere Eliçaren buru den beçala, eta hura da gorputzaren saluadorea. |
| 5 | 24 | Bada, nola Eliçá baita Christen suiet, hala emazteac-ere diraden bere senharrén suiet gauça gucietan. |
| 5 | 25 | Senharrác, çuen emaztey on erizteçue, Christec-ere Eliçari on eritzi draucan beçala, eta bere buruä eman vkan baitu harengatic: |
| 5 | 26 | Hura sanctifica leçançát, purificaturic vrezco ikutzez hitzaz. |
| 5 | 27 | Hura beretaco Eliça glorioso eguin leçançát, macularic ez cimurduraric gabe, ez halaco berce gauçaric: baina licén saindu eta irreprehensible. |
| 5 | 28 | Hala senharréc on eritzi behar drauece bere emaztey nola bere gorputzey: bere emazteari on daritzanac, bere buruäri on daritza. |
| 5 | 29 | Ecen nehorc egundano bere haraguiari eztrauca gaitz eritzi: baina hatzen eta entretenitzen du hura, Iaunac-ere bere Eliçá beçala: |
| 5 | 30 | Ecen haren gorputzeco membro gara, haren haraguitic eta haren heçurretaric. |
| 5 | 31 | Halacotz, vtziren ditu guiçonac aita eta ama eta iunctaturen çayó bere emazteari: eta biac haraguibat içanen dirade. |
| 5 | 32 | Mysterio haur handia da: baina ni Christez minço naiz eta Eliçáz. |
| 5 | 33 | Hunegatic, çuec-ere eguiçue çuen aldetic batbederac hala on daritzón bere emazteari nola bere buruäri: eta emaztea bere senharraren beldur biz. |
| 6 | 1 | Haourrác, obeditzáçue Iaunean çuen aita eta ama: ecen haur gauça iustoa da. |
| 6 | 2 | Ohoraitzac eure aita eta eure ama (cein baita lehen manamendua promessequin) |
| 6 | 3 | Vngui hel daquiançát eta vicitze lucetaco aicençát lurraren gainean. |
| 6 | 4 | Eta çuec aitéc eztitzaçuela prouoca despitetara çuen haourrac, baina haz itzaçue instructionetan eta Iaunazco remonstrationetan. |
| 6 | 5 | Cerbitzariác, obeditzaçue haraguiaren arauez çuen nabussi diradenac, beldurrequin eta ikararequin, çuen bihotzeco simplicitaterequin, Christ beçala. |
| 6 | 6 | Ez beguicotzat cerbitzatzen dituçuela, guiçonén gogara eguin nahi bacendute beçala, baina Christen cerbitzari beçala, eguiten duçuelaric Iaincoaren vorondatea gogotic. |
| 6 | 7 | Affectione onequin cerbitzatzen duçuelaric Iauna, eta ez guiçonac: |
| 6 | 8 | Daquiçuelaric haur, ecen batbederac cerere vngui eguin baituque, hura recebituren duqueela, ala den sclaboc ala librec. |
| 6 | 9 | Eta çuec nabussiéc, hura bera eguiçue hetara, vtziric mehatchuac: daquiçuelaric ecen hayén eta çuen Iauna ceruètan dela, eta personén acceptioneric eztela hura baithan. |
| 6 | 10 | Gaineracoaz, ene anayeác, fortifica çaitezte gure Iaunean, eta haren indarraren botherean. |
| 6 | 11 | Iaunz eçaçue Iaincoaren harmadura gucia, deabruaren celatén contra resisti ahal deçaçuençát. |
| 6 | 12 | Ecen eztugu borrocá odolaren eta haraguiaren contra, baina principaltassunén contra, puissancén contra, munduco iaunén, secula hunetaco ilhumbearen gobernadorén contra, leku celestialetan diraden malitia spiritualén contra. |
| 6 | 13 | Harren, har eçaçue Iaunaren harmadura gucia, resisti ahal deçaçuençát egun gaitzean, eta guciey garaithuric fermu çaudeten. |
| 6 | 14 | Çareten bada fermu, çuen guerrunceac eguiáz guerricaturic, eta iustitiazco halacreta iaunciric: |
| 6 | 15 | Oinetan iaunciric baquezco Euangelioaren preparationea. |
| 6 | 16 | Gucién gainetic fedezco broquela harturic, ceinez Gaichtoaren gueci suz eraichequi guciac iraungui ahal ditzaçuen. |
| 6 | 17 | Saluamendutaco casqueta-ere har eçaçue, eta Spirituaren ezpatá, cein baita Iaincoaren hitza. |
| 6 | 18 | Oratione mota oroz eta supplicationez othoitz eguiten duçuela dembora gucian spirituz, eta hartara iratzarri çaudetela perseuerança gucirequin eta supplicationerequin, saindu guciagatic, |
| 6 | 19 | Eta enegatic, minçatzea eman daquidançát neure ahoaren irequiteco libertaterequin, notifica deçadançát Euangelioaren mysterioa, |
| 6 | 20 | Ceinen causaz bainaiz embachadore cadenán, harçaz frangoqui minça nadinçát, minçatu behar dudan beçala. |
| 6 | 21 | Eta daquizquiçuençát çuec-ere ene eguitecoac, eta ni cer ari naicén, Tychique gure anaye maiteac eta gure Iaunean ministre fidelac, gauça guciac notificaturen drauzquiçue: |
| 6 | 22 | Cein harengatic beragatic igorri vkan baitut çuetara, iaquin ditzaçuençát gure eguitecoac, eta consola ditzançát çuen bihotzac. |
| 6 | 23 | Baquea dela anayeoquin, eta charitatea federequin Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic. |
| 6 | 24 | Gratia dela Iesus Christ gure Iaunari puritatetan on daritzaten guciequin. |