Share this page:  
 

Multilingual Scriptures

(Compare books in 2 different language versions of your choice)

Comparison Search:

Select Language version and font:
You can only select max. of two versions.
Book:
Chapter:
Verse:
---------
From: To:

Free Search:

Select Language version and font:
Enter search text:

Multilingual Scriptures Home » Basque New Testament 1571 » Galatians

Basque New Testament 1571
Chapter # Verse # Verse Detail
11PAVL Apostoluac (ez guiçonéz ezeta guiçonen partez, baina Iesus Christen eta Iainco Aita hura hiletaric resuscitatu duenaren partez.)
12Eta enequin diraden anaye guciéc, Galatiaco Elicey:
13Gratia dela çuequin eta baquea Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ gure Iaunaganic.
14Ceinec bere buruä eman vkan baitu gure bekatuacgatic, idoqui guençançát secula gaichto hunetaric, gure Iainco eta Aitaren vorondatearen araura.
15Hari dela gloria secula seculacotz. Amen.
16Miraz nago nola horrein sarri, Christen gratiara deithu vkan cenduztena vtziric transportatu içan çareten berce Euangeliotara:
17Berceric batre eztelaric: baina batzuc trublatzen çaituztéz, eta nahi duté erauci Christen Euangelioa:
18Baina baldin guc-ere, edo Aingueru batec cerutic euangelizatzen badrauçue, euangelizatu drauçuegunaz berceric, maradicatu biz.
19Lehen erran dugun beçala, orain-ere berriz diot, Baldin norbeitec euangelizatzen badrauçue recebitu duçuenaz berceric, maradicatu biz.
110Ecen orain guiçonéz predicatzen dut ala Iaincoaz? ala guiçonén gogara eguin nahiz nabila? Segur baldin oraino guiçonén gogaraco baninz, Christen cerbitzari ezninçande.
111Iaquin eraciten drauçuet bada, anayeác, niçaz predicatu içan den Euangelioa, eztela guiçonaren araura.
112Ecen eztut hura guiçonganic recebitu ez ikassi: baina Iesus Christen reuelationez.
113Ecen ençun duçue nola conuersatu vkan dudan Iudaismoan, nola terriblequi Iaincoaren Eliçá persecutatzen eta deseguiten nuen:
114Eta nola probetchatzen nincén Iudaismoan, ene quidetaric anhitz baino guehiago, neure nationean, neure aitén ordenancetara affectione guehienduna nincelaric.
115Baina Iaincoaren placera içan denean (ceinec neure amaren sabeleandanic appartatu baininduen eta deithu bainau bere gratiaz)
116Bere Semearen reuelatzera nitan, hura euangeliza neçançát Gentilén artean, eznaiz bertan conseillatu içan haraguiarequin eta odolarequin:
117Eta eznaiz Ierusalemera itzuli içan ni baino lehen Apostolu ciradenetara: baina ioan nendin Arabiara: eta harçara itzul nendin Damascera.
118Gueroztic hirur vrtheren buruän itzul nendin Ierusalemera Pierrisen visitatzera: eta egon nendin harequin amorz egun.
119Eta berce Apostoluetaric ezneçan ikus Iacques Iaunaren anayea baicen.
120Baina çuey scribatzen drauzquiçuedan gaucetan, huná, badiotsuet Iaunaren aitzinean, ecen eztiodala gueçurric.
121Guero ethor nendin Syriaco eta Ciliciaco herrietara.
122Eta nincen beguithartez eçagun gabea Iudeaco Eliça Christean ciradeney:
123Baina solament ençun vkan çuten erraiten cela, Gu berce orduz persecutatzen guentuenac, orain predicatzen du berce orduz deseguiten çuen fedea.
124Eta glorificatzen çuten Iaincoa nitan.
21Guero hamalaur vrtheren buruän, berriz igan nendin Ierusalemera Barnabasequin, eta Tite-ere harturic.
22Eta igan nendin reuelationez, eta hæy communica niecén Gentilén artean predicatzen dudan Euangelioa, baina particularqui estimatan diradeney, neholere alfer laster aznaguian edo eguin eznuen.
23Baina Tite-ere, cein baitzén enequin, Grec bacen-ere, etzedin bortcha circonciditu içatera.
24Anaye falsu Eliçán bere buruz nahastecatuén causaz, cein sar baitzitecen gure libertate Iesus Christean dugunaren espia içatera, gu suiectionetara erekar guençatençát.
25Eta suiectionez ezquitzaizte susmettitu momentbat-ere, Euangelioco eguiác çuetan iraun leçançát.
26Eta eztut deus ikassi cerbait diradela irudi dutenetaric (nolaco noizpait içan diraden, etzait deus hunquitzen: ecen Iaincoac eztu guiçonaren campoco apparentiá hartzen) ecen estimatan diradenéc eztraudaté deus guehiagoric communicatu.
27Baina contrariora, ikussi vkan çutenean ecen Preputioco Euangelioaren predicationea niri eman içan çaitadala, Circoncisionecoa Pierrisi beçala:
28(Ecen Pierris baithan obratu vkan duenac Circoncisioneco Apostolutassunera, obratu vkan du ni baithan-ere Gentiletara.)
29Eta eçagutu çutenean niri eman içan çaitadan gratiá, Iacquesec eta Cephasec eta Ioannesec (habe diradela estimatuéc) lagunçazco escuinac eman drauzquigute niri eta Barnabasi: gu Gentiletarát guendoacençát eta hec Circoncisionecoètarat:
210Solament auisatu gaituzte paubréz orhoit guentecen: eta haren beraren eguitera arthatsu içan naiz.
211Eta ethorri, içan cenean Pierris Antiochera, bekoquiz resisti nieçon hari, ceren reprehenditzeco baitzén.
212Ecén Iacquesganic batzu ethor citecen baino lehen, Gentilequin batean iaten çuen: baina ethorri içan ciradenean, retira eta separa cedin hetaric Circoncisionecoén beldurrez.
213Eta simulationez vsatzen çuten harequin batean berce Iuduec-ere: hala non Barnabas-ere erekarri içan baitzén hayén simulationera.
214Baina ikussi vkan nuenean ecen etzabiltzala oin chuchenez, Euangelioco eguiaren araura, erran nieçón Pierrisi gucien aitzinean, Baldin hi Iudu aicelaric Gentil anço vici bahaiz, eta ez Iudu anço, cergatic Gentilac bortchatzen dituc iudaizatzera?
215Gu baicara naturaz Iudu, eta ez Gentiletaric bekatore.
216Daquigularic ecen eztela guiçona iustificatzen Legueco obréz, baina Iesus Christen fedeaz: guc-ere Iesus Christ baithan sinhetsi vkan dugu, iustifica guentecençát Christen fedeaz, eta ez Legueco obréz: ceren haraguiric batre ezpaita iustificaturen Legueco obréz,
217Eta baldin Christez iustificatu nahiz gabiltzalaric, erideiten bagara gueuror-ere bekatore, Christ halacotz bekatuaren ministre da? Guertha eztadila.
218Ecen baldin deseguin ditudan gauçác harçara edificatzen baditut, transgressor neure buruä eguiten dut.
219Ecen ni Legueaz Legueari hil içan nazayó, Iaincoari vici nequionçat, Christequin batean crucificatu içan naiz.
220Bada vici naiz, ez guehiagoric ni, baina vici da nitan Christ eta orain haraguian vici naicen vicitzeaz Iaincoaren Semearen fedeaz vici naiz, ceinec onhetsi vkan bainau, eta eman vkan baitu bere buruä enegatic.
221Eztut abolitzen Iaincoaren gratiá: ecen baldin iustitiá Legueaz bada, beraz Christ mengoa gabe hil içan da.
31O Galatiano çoroác, norc encantatu çaituztéz eguia obedi ezteçaçuen? ceiney beguién aitzinean lehenetic representatu içan baitzaiçue Iesus Christ, çuen artean crucificatua?
32Haur solament iaquin nahi dut çuetaric, Legueco obréz Spiritu saindua recebitu vkan duçue, ala fedearen predicationeaz?
33Hain çoro çarete, Spirituaz hassiric, orain haraguiaz acaba deçaçuen?
34Alfer hambat suffritu vkan duçue? baldin alfer-ere bada.
35Bada, Spiritua çuey fornitzen drauçuenac, eta verthuteac çuetan obratzen dituenac, Legueco obréz eguiten du, ala fedearen predicationeaz?
36Baina aitzitic Abrahamec nola Iaincoa sinhetsi vkan baitu, eta hari iustitiatan imputatu içan baitzayo:
37Hala badaquiçue ecen fedezcoac diradela Abrahamen haour.
38Eta Scripturác aitzinetic ikussiric ecen fedeaz Iaincoac iustificatzen dituela Gentilac, aitzinetic euangelizatu vkan drauca Abrahami, cioela, Benedicatuac içanen dituc hitan Gende guciac.
39Bada, fedezcoac benedicatzen dirade Abraham fidelarequin.
310Ecen norere Legueco obretaric baitirade, maledictionearen azpian dirade: ecen scribatua da, Maradicatua da norere ezpaita egonen Legueco liburän scribatuac diraden gauça gucietan, hec eguin ditzançát.
311Eta Legueaz nehor eztela iustificatzen Iaincoa baithan, gauça claroa da: ecen iustoa fedez vicico da.
312Eta Leguea ezta fedetic: baina gauça hec eguinen dituen guiçona, vicico da hetan.
313Baina Christec redemitu vkan gaitu Leguearen maledictionetic, bera guregatic maledictione eguin içanic: (ecen scribatua da, Maradicatua da çurean vrkatua den gucia)
314Abrahamen benedictionea Gentiletara hel ledinçát Iesus Christez, eta Spirituaren promessa fedez recebi deçagunçát.
315Anayeác, guiçonén ançora minço naiz, Appoinctamendubat guiçon-batena badere, authoritatez confirmatua bada, nehorc eztu hausten ez emendatzen.
316Abrahami bada promessac erran içan çaizquio, eta haren haciari. Eztu erraiten, Eta haciey, anhitzez minço baliz beçala: baina batez beçala, Eta hire haciari, cein baita Christ.
317Haur bada diot, lehenetic Iaincoaz Christen respectuz confirmatu içan den alliançá, laur-ehun eta hoguey eta hamar vrtheren buruän ethorri içan den Legueac eztuela hausten, promessa aboli deçançát.
318Ecen baldin heretagea Leguetic bada, ez ia promessetic: baina Abrahami promessetic eman vkan drauca Iaincoac.
319Certaco da beraz Leguea? Transgressionén causaz eratchequi içan da, ethor leiteno haci hura ceini promessa eguin içan baitzayó, eta Leguea ordenatu içan da Aingueruéz, Ararteco baten escuz.
320Eta Arartecoa ezta batena: baina Iaincoa bat da.
321Leguea beraz Iaincoaren promessén contra eratchequi içan da? Guertha eztadila. Ecen eman içan baliz Leguea ceinec viuifica ahal leçan, segur Leguetic liçate iustitiá.
322Baina ertsi vkan du Scripturác gucia bekatuaren azpian, promessa Iesus Christen fedeaz eman lequiençát sinhesten duteney.
323Bada fedea ethor cedin baino lehen, Leguearen azpian beguiratzen guinen ertsiac reuelatzeco cen federa heltzeco.
324Bada, Leguea gure pedagogo içan da Christgana, fedez iustifica guentecençát.
325Baina fedea ethorriz gueroztic, ezgara guehiagoric pedagogoren azpian.
326Ecen guciác Iaincoaren haour çarete Iesus Christ baithango fedeaz.
327Ecen batheyatu içan çareten guciéc Christ iaunci vkan duçue.
328Ezta Iuduric ez Grecquic, ezta sclaboric ez libreric, ezta arric ez emeric: ecen çuec gucioc bat çarete Iesus Christean.
329Eta baldin çuec Christenac baçarete, beraz Abrahamen haci çarete, eta promessaren arauez heredero.
41Eta haur erraiten dut, Herederoa haour deno, ezta different deusetan cerbitzariaganic, gauça gucien iabe badere:
42Baina tutorén eta curatorén azpico da aitáz ordenatu içan çayón demborarano
43Hala gu-ere haourrac guinenean munduco elementén azpiratuac guinén suiectionetan:
44Baina ethorri içan denean demboraren complimendua, igorri vkan du Iaincoac bere Semea emaztetic eguina, eta Leguearen azpico eguina:
45Leguearen azpico ciradenac redemi litzançát, haourrén adoptionea recebi gueneçançát.
46Eta ceren haour baitzarete, igorri vkan du Iaincoac çuen bihotzetara bere Semearen Spiritua, oihuz dagoela, Abba, erran nahi baita, Aita.
47Bada guehiagoric ezaiz sclabo, baina semé: eta baldin seme bahaiz, Iaincoaren heredero-ere Christez.
48Baina Iaincoa eçagutzen etzendutenean cerbitzatzen centuzten naturaz iainco eztiradenac.
49Baina orain Iaincoa eçagutzen duçuenaz gueroz, baina aitzitic Iaincoaz eçagutu çaretenaz gueroz, nola conuertitzen çarete harçara element infirmoetara eta paubretara, cein ohi beçala cerbitzatu nahi baitituçue?
410Egunac beguiratzen dituçue eta hilebetheac, eta demborác eta vrtheac.
411Beldurra dut çueçaz, alfer trabaillatu naicén çuec baithan.
412Çareten ni beçala: ecen ni-ere çuec beçala naiz: anayeác, othoitz eguiten drauçuet: ni deusetan eznauçue iniuriatu vkan.
413Eta badaquiçue nola haraguiaren infirmitaterequin euangelizatu vkan drauçuedan lehen.
414Eta niçaz ene haraguian eguiten cen experientiá eztuçue menospreciatu ez arbuiatu vkan, aitzitic Iaincoaren Ainguerubat beçala recebitu vkan nauçue, bayeta Iesus Christ beçala.
415Ceric cen bada çuen dohainontassuna? ecen testificatzen drauçuet, baldin possible içan albaliz, çuen beguiac idoquiric eman cendrauzquedetela.
416Etsay eguin natzaiçue eguia erraiten drauçuedanean?
417Çueçaz ielossi dirade, ez onetacotz baina aitzitic idoqui nahi çaituztéz berac desira ditzaçuençát.
418Baina on da anhitz onhestea gauça onean bethiere, eta ez solament çuec baithan present naicenean.
419Neure haourtoác, ceinéz berriz ertzeco penatan bainaiz, Christ forma daiteno çuetan.
420Nahi nuque orain çuequin içan, eta cambiatu neure voza: ecen dudatan naiz çueçaz.
421Erradaçue Leguearen azpico içan nahi çaretenéc, Leguea eztuçue ençuten?
422Ecen scribatua da Abrahamec bi seme vkan cituela: bat nescatoaganic, eta bat libreaganic.
423Baina nescatoaganicoa haraguiaren arauez iayo içan cen, eta libreaganicoa, promessaren partez.
424Gauça hauc comparationez erraiten dirade. Ecen hauc dirade bi alliançác, bata da Sinaco menditic Agar, suiectionetara engendratzen duena:
425(Ecen Sina mendibat da Arabian Ierusaleme oraingoari ihardesten draucanic) eta bere haourrequin cerbitzutan dena:
426Baina Ierusaleme gorá, libre da, cein baita gure gución ama.
427Ecen scribatua da, Alegueradi steril ertzen ezaicená: dendadi eta heyagora eguin ertzeco penan ezaicená: ecen guehiago ditun vtziaren haourrac ecen ez senhardunarenac.
428Gu bada, anayeác, Isaac beçala promessezco haour gara.
429Baina nola orduan haraguiaren arauez sorthuac persecutatzen baitzuen Spirituaren arauez sorthua, hala orain-ere.
430Baina cer dio Scripturac? Egotzquic campora nescatoa eta haren semea: ecen eztic heretaturen nescatoaren semeac librearen semearequin.
431Bada, anayeác, ezgara nescatoaren haour baina librearen.
51Beraz Christec libre eguin gaituen libertatean, çaudete fermu, eta berriz etzaiteztela eduqui suiectionezco vztarriaz.
52Huná, nic Paulec erraiten drauçuet ecen baldin circoncidi baçaiteztez Christ etzaiçuela deus probetchaturen.
53Eta testificatzen draucat berriz circonciditzen den guiçon guciari, ecen hura Legue guciaren beguiratzera çordun dela.
54Christez gabetu çarete Legueaz iustificatu nahi çareten gucioc: eta gratiatic erori çarete.
55Ecen gu fedetic den Spirituaz iustitiazco sperançaren beguira gaude:
56Ecen Iesus Christean ez circoncisioneac du deus balio, ezeta preputioac: baina charitatez obratzen duen fedeac.
57Vngui laster eguiten cenduten, norc empatchatu çaituztéz, eguia obedi etzeneçaten?
58Persuasione hori ezta çuec deitzen çaituztenaganic.
59Altchagarri appurbatec orhe gucia mincen du
510Ni seguratzen naiz çueçaz gure Iaunean, ecen eztuçuela berce sendimenduric vkanen: baina çuec trublatzen çaituztenac, ekarriren du condemnationea, norere baita hura.
511Bada niçaz den becembatean, anayeác, baldin are circoncisionea predicatzen badut, cergatic are persecutatzen naiz? beraz abolitu da crutzeazco scandaloa.
512Ailitez trenca çuec trublatzen çaituztenac.
513Ecen, anayeác, çuec libertatera deithu içan çaréte: solament beguirauçue, libertatea eztén haraguiari occasionetan: baina elkar charitatez cerbitza eçaçue.
514Ecen Legue gucia hitz batetan complitzen da, cein baita, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala.
515Baldineta elkar aussiquiten eta iresten baduçue: beguirauçue bata berceaz consumi etzaitezten.
516Eta haur erraiten drauçuet, Spirituaren araura ebil çaiteztez: eta haraguiaren guthiciac eztitzaçuela compli.
517Ecen haraguiac guthiciatzen du Spirituaren contrá, eta Spirituac haraguiaren contra: eta gauça hauc elkarren contra dirade: hala non nahi dituçuen gauça guciac ezpaitituçue eguiten.
518Baldineta Spirituaz guidatzen baçarete, etzarete Leguearen azpico.
519Bada, çogueriac dirade haraguiaren obrác, cein baitirade, adulterioa, paillardiçá, satsutassuna, insolentiá,
520Idolatriá, poçoinqueriá, etsaigoác, bekaizteriác, asserretassunac, liscarrac, diuisioneac, heresiác,
521Inuidiác, guiça-erhaitecác, hordiqueriác, gormandiçác, eta hauc irudiac, gauça hauc aitzinetic erraiten drauzquiçuet, lehen-ere erran dudan beçala: ecen halaco gauçác eguiten dituztenéc Iaincoaren resumá heretaturen eztutela.
522Bailla Spirituaren fructua da charitatea, alegrançá, baquea, spiritu patienta, benignitatea, ontassuna, fedea, emetassuna, temperantiá.
523Hunelacoén contra legueric ezta.
524Ecen Christen diradenéc haraguia crucificatu duté affectionéquin eta guthiciéquin.
525Baldin vici bagara Spirituz, Spirituz ebil-ere gaitecen.
526Ezgaitecela vana-gloria guthicioso eguin, elkar tharritatuz, elkargana inuidia vkanez.
61Anayeác, baldineta erori içan bada guiçon-bat cembeit faltatan, çuec spiritual çaretenoc goiti eçaçue haina emetassunetaco spiriturequin: consideratzen dualaric eure buruä, hi-ere tenta ezadin .
62Elkarren cargác egar itzaçue: eta halaz compli eçaçue Christen Leguea.
63Ecen baldin norbeitec vste badu cerbait dela, deus eztelaric, harc bere fantasiaz bere buruä enganatzen du.
64Bada bere obrá experimenta beça batbederac: eta orduan bere baithan gloria vkanen du, eta ez berceric baithan.
65Ecen batbederac bere cargá ekarriren du.
66Bada communica bieçó hitzean iracasten denac, bere iracasleari, on gucietaric.
67Etzaiteztela engana: Iaincoa ecin escarnia daite: ecen cer-ere ereinen baitu guiçonac, hura bilduren-ere du.
68Ecen bere haraguiaren ereiten duenac, haraguitic bilduren du corruptione: baina Spirituaren ereiten duenac, Spiritutic bilduren du vicitze eternala.
69Bada vnguiguitez ezgaitecela enoya: ecen bere sasoinean bilduren dugu, baldin lacho bilha ezpagaitez.
610Bada dembora duguno, daguiegun vngui guciey, baina principalqui fedeco domesticoey.
611Badacussaçue cein letra lucez scribatu drauçuedan neure escuz.
612Nor-ere nahi baitirade apparent eracutsi haraguian, hec bortchatzen çaituztez circonciditu içatera: solament Christen crutzeagatic persecutioneric suffri ezteçatençát.
613Ecen circonciditzen diradenéc berec-ere eztute Leguea beguiratzen: baina nahi duté çuec circoncidi çaitezten, çuen haraguian gloria ditecencát.
614Baina niri guertha eztaquidala gloria nadin Iesus Christ gure Iaunaren crutzean baicen: ceinez mundua niri crucificatu baitzait, eta ni munduari.
615Ecen Iesus Christean ez circoncisioneac du deusbalio, ez preputioac, baina creatura berriac
616Eta nor-ere regla hunen araura ebilten baitirade, baquea içanen da hayén gainean eta misericordia, eta Iaincoaren Israelen gainean.
617Hemendic harát nehorc enoyuric eztidala: ecen nic Iesus Iaunaren mercác dacazquet neure gorputzean.
618Anayeác, Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela, çuen spirituarequin. Amen.